XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arnasketa

Hona hemen biriken barneko bronkioen banaketa. Albeoloak odol-kapilarrez inguratuak daude. Albeolo sareak, zabalduz gero, 200 mampsup2;-ko azalera hartuko luke.

Arnasa hartzea

Birikak puztu egin dira arnasa hartzean.

Arnasa botatzea

Arnasketan sortutako gasak kanporatu egiten dira. Gure biriketatik egunean 12.000 litro inguru aire pasatzen da.

Energia

Gure organoek funtziona dezaten energia behar dugu.

Arnastutako oxigenoari esker energia sortzen da.

Birikek arnasa hartzerakoan oxigenoa hartu egiten dute eta odolak gorputzean zehar zabaltzen du.

Energiaren ekoizpenak beste elementu bat sortzen du: karbono dioxidoa.

Odolak gas hori biriketaraino eramango du, handik kanporatua izan dadin.

Etengabeko zirkulazioa

Gure toraxa gora eta behera mugitzen da etengabe; mugimendu hauen maiztasuna gure aktibitatearen araberakoa izango da: arnasa hartzen dugunaren seinale da.

Airea sudurzuloetatik sartzen da zintzurrestean zehar bronkioetara iritsi eta handik biriketara zabaltzen da, birikak puztuz: guzti hau arnasa hartzea da.

Birikiak husteari arnasa botatzea esaten zaio.

Gasen trukaketa

Arnasten dugun airea eta botatzen duguna neurtuko bagenitu, oxigeno apur bat desagertu egin dela konturatuko ginateke eta beste gas batez trukatu dela, proportzio berdintsuan gainera.

Karbono dioxidoaz trukatzen da oxigenoa.

Gasen trukaketa odolaren bidez egiten da. Urdinez: karbono dioxidoz kargatutako odola; gorriz: oxigenoz aberatsagoa.